100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 5ean emandako 522/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, kanpoko sustapenerako diru-laguntzen 2017ko deialdia egin da, ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programaren osagarria.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identif.): 345625.

Lehena.–Onuradunak.

helbide fiskala Nafarroan duten ETEak. Onartuak izan behar dute ICEX NExt programan eta JEZean alta emanda egotea eskabidea aurkezten denean.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea ICEX, España Exportación e Inversionesen ICEX Next programari atxiki zaizkion Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta bizkortzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 522/2017 Ebazpena.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6945/Subvencion-a-pymes-para-promocion-exterior-2017.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara bideratu den zenbatekoa 150.000 eurokoa da, guztira.

Deialdi honetan gehienez ere 10.000 euro eman dakizkioke enpresa bati. 2015ean eta/edo 2016an deialdi honetako laguntzen onuradunak izan ziren enpresen kasuan, 2017ko deialdian ere onuradunak izanez gero, aurreko deialdien kargura ordaindutako laguntzak eta 2017an emandako zenbatekoa, batuta, ezin da 10.000 eurotik gorakoa izan.

Diruz lagundutako aurrekontuaren %60 gauzatzen ez duten enpresek (aurrekontu horren arabera kalkulatu da diru-laguntza) laguntzarako eskubidea galduko dute.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6945/Subvencion-a-pymes-para-promocion-exterior-2017).

Eskabide horrekin batera, ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia aurkeztuko da.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1705665