100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Erretirodunen elkarteko tasak
arautzen dituena. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erretirodunen elkartearen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hura 2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2017ko apirilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

ORDENANTZA FISKALA, NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ERRETIRODUNEN ELKARTEAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1 artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri dira ordenantza honetako tasak, zehazki 100.B.5.ñ) artikuluaren babespean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga–egitatea Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erretirodunen elkarteak ematen dituen zerbitzuetako edozein erabiltzea eta jasotzea da.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Sartzea egiten den momentutik sortuko da, hurrenez hurren, zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude prestazioak jasotzen dituzten pertsona fisikoak.

Tasaren zenbatekoa

5 artikulua. Hilabeteko tasa bat ezartzen da: 2 egun astean = 20 euro; 3 egun astean = 30 euro; 5 egun astean = 50 euro.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Bi hileko ordaintzen ez badira, zerbitzua emateari utziko zaio.

Diru-bilketa

7. artikulua. Hileko kuotak hilabete bakoitzaren lehenbiziko bortz egunean ordaindu beharko dira.

Arau-hauste eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legean eta horiekin bat datozen xedapenetan xedatutakoari begiratuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1705653