100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo (Deierri) PDC-4 urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2017ko maiatzaren 4an, hasiera batean onesten duena Deierriko Udal Planeko Zurukuaingo PDC-4 urbanizatzeko proiektua, Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzalan, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1705700