100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan

Atarrabiako Udalak, 2017ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2017ko plantilla organikoan, 2017ko otsailaren 14ko bileran hasiera batean onartu eta apirilaren 3ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri baitzen.

Onetsitako aldaketa 02 03 01/04 zenbakiko kabo lanpostuaren hizkuntz eskakizunari dagokio: B2 (hitzegiteko) eta B1 (idazteko) euskararen nahitaezko jakite mailak eskatuko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1705757