100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Berrikuntzaren Hiria zaintzeko entitatearen estatutuetan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2017ko maiatzaren 8an egin bilkuran, erabakia hartu zuen hasiera batean onesteko aldaketa Berrikuntzaren Hiria zaintzeko entitatearen estatutuetan, hain zuzen ere 37. artikuluan (baliabide ekonomikoei buruzkoa) eta 45.ean (desegitearenaz).

Iragarki honen bidez, aipatu erabakia argitara eman eta espedientea jendeaurrean jartzen da Udaletxean, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1705748