2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Datu pertsonalen fitxategien sorrera
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketak Datu pertsonalen fitxategien sorrera arautzen duen ordenantzan, item berri bat (33) gehituz bere artikulu bakarrean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1705642