100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, dorre anemometriko bat ezartzeko, herri-lurren
erabilera lagatzeko desafektazioaren erabakian. Onespena

Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen 2016ko otsailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakian. Erabaki horren bidez, 41. poligonoko 297. lurzatiko 3.870,61 metro koadroko desafektazioa onetsi zen, Eólica Montes de Cierzo SLUri lagatzeko, 99 metroko dorre anemometriko bat ezar zezan. Desafektatu beharreko lurzatiaren azalera berria 2.987 metro koadrokoa da.

Aipatu bilkuran, aldaketa onetsi zen Eólica Montes de Cierzo SLUk 41. poligonoko 297. lurzatian dorre anemometriko bat ezartzeko erabilera lagatzea arautzen duen baldintza-agirian, okupatu beharreko azalerari eta lagatze epearen kontaketaren hasierari dagokienez, 2016ko otsailaren 29ko osoko bilkuran onetsi zen agiriko gainerako baldintzak aldatu gabe.

Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, interesdunek hura aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1705605