2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Ordenantza, Udalaren lokalen erabilera entitate eta elkarteei lagatzea arautzen duena. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2017ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren lokalen erabilera entitate eta elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Udalaren lokalen erabilera entitate eta elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1705766