100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2017ko maiatzaren 10eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2017 espedientea, hain zuzen ere eraikin publikoak hornitzeko kreditu-gehigarria sortuko baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuei dagozkien tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, argitaratu beharko bada ere.

Orisoainen, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1705740