2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Eskuordetza ezkontza zibila egiteko
Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Ángel M.ª Huarte Arzozek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,
Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak, 2017ko apirilaren 24ko 44/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
1.–Aipatu ezkontza egiteko Ángel M.ª Huarte Arzoz zinegotzia eskuordetzea.
2.–Eskuordetza horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.
Markalainen (Txulapain), 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Iragarkiaren kodea: L1705709