2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Udalaren Plan Orokorra. Akats zuzenketa
Akats materiala atzemanda Udalaren Plan Orokorrean (2015eko uztailaren 27ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 109. artikuluko 2. atalean eta aipatu Planaren hirigintza araudiaren 7. artikuluan xedatuarekin, ondoko zuzenketa hau ematen da argitara:
3. poligonoko 1. lurzatia, Canal de Tauste kalean: ekipamendutarako erabilera eman zaio eta Club Deportivo Recreativo y Cultural Asofareren 2. eta 3. lurzatietan sartu da, Asofarerena ez izanik.
Zuzendu da eta dagokion horretan sartu da, AH-001 eremu homogeneoan: Alde zaharra.
Fustiñanan, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L1705758