100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ediktua. Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa, 2017ko lehen seihilekoan

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2017ko lehen seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea 2017ko ekainaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2017ko uztailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko ekainaren 10ean kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak honela ordaindu daitezke:

–La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan, postaz igorriko zaien ordainagiria aurkeztuta. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Cintruenigoko Foruen plazara, kopia biltzera.

–Cintruenigoko Udalaren bulegoetan kreditu-txartelaren bidez.

–Cintruenigoko Udalaren interneteko web-orrialdearen bidez. Herritarraren karpeta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1705739