100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2017ko maiatzaren 4a (Alkatetzaren 93/2017 ebazpena). Sustatzailea: Caparrosoko Udala. Jarduera: hondakinen ekarpen eremua. Tokia: 9. poligonoa, 2. azpieremua, Caparrosoko UE-I-1 unitatean kokatutako industrialdean.

Caparroson, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1705662