2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Udalaren ordenantza, Artikako Artigune lokal soziokulturalaren espazio eta baliabideen antolaketa eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artikako Artigune lokal soziokulturalaren espazio eta baliabideen antolaketa eta erabilera arautzen dituen Udalaren ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1705726