100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalaren Plan Orokorreko UE-4.1 eta UE-4.2 exekuzio unitateetako kostuak banatzeko proiektua. Behi betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Behin betiko onestea Aiegiko Udalaren Planeko AR-4 banaketa eremuko UE-4.1 eta UE-4.2 exekuzio unitateetan azpiegitura komunen kostuak banatzeko proiektua. Javier Martínez Aguinagak sustatu du eta Myriam Lander Andueza arkitektoak prestatu. Hori guztia, hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Ikusirik behin betiko onetsiriko kostuak banatzeko proiektuak eragina duela bi exekuzio unitatetan, batera garatuko ez direnetan, Aiegiko Udalak laguntza eskatu dio proiektua prestatu duen lantaldeari azpiegitura komunen kostu ekonomikoa kalkulatzeko, AR-4 banaketa eremuko UE-4.2 exekuzio unitateko lurzati guztiei dagokienean.

3.–Kostuak banatzeko proiektua behin betiko onetsirik, Udalak zuzenean okupatu ahalko ditu lursailak, urbanizazioa eta amankomuneko zerbitzuak egiteko beharrezkoak direnak alegia, nahitaez eta dohainik laga beharrekoak baitira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133.4. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aiegin, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1705764