100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hirigintzako hitzarmena, Aiegiko Udalaren Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko UE-4.1 exekuzio unitatearen
garapena errazteko. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea hirigintza kudeaketarako hitzarmena, Aiegiko Udalak sinatuko duena Álvaro Martínez Aguinagarekin, Javier Martínez Aguinagarekin eta Ayeki Innova SL enpresarekin, hain zuzen ere Aiegiko Udalaren Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko UE-4.1 exekuzio unitatearen garapena errazteko. Hirigintzako hitzarmena onetsi da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.–2017ko martxoaren 2an Udalak osoko bilkuran hasiera batean onartutako dokumentuarekin alderatuta, behin betiko onetsi den hirigintza kudeaketarako hitzarmenak hainbat ohar eta aldaketa dakartza, Miguel Ángel Casado Larrasoain Udalaren arkitektoak 2017ko apirilaren 25eko 47-2017 txostenean adierazitakoak alegia.

3.–Behin betiko onetsiriko hitzarmena segituan sartu da Aiegiko Udalaren Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Erregistroan, argitara ematearren. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, herritar guztiek dute aipatu Erregistroko oharrak eta dokumentuak aztertzeko eskubidea, bai eta horien ziurtagiriak eta kopiak lortzeko ere.

Aiegin, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1705730