100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Udalaren 2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontua, 2017ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 5ean.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 313.025,00 euro.

2. kapitulua: 22.000,00 euro.

3. kapitulua: 97.770,00 euro.

4. kapitulua: 271.062,85 euro.

5. kapitulua: 20.213,53 euro.

7. kapitulua: 390.634,33 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.114.705,71 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 263.205,00 euro.

2. kapitulua: 179.296,53 euro.

3. kapitulua: 525,00 euro.

4. kapitulua: 173.447,53 euro.

6. kapitulua: 493.231,65 euro.

7. kapitulua: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.114.705,71 euro.

Arakilen, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkatea, M.ª Paz González Sagües.

Iragarkiaren kodea: L1705703