100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAIN

Kontzejuaren ordenantza, herri-lurretako
aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aitzoaingo Kontzejuak, 2017ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aitzoaingo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aitzoainen, 2017ko maiatzaren 11n.–Kontzejuko burua, Koldo Huarte Ros.

Iragarkiaren kodea: L1705790