100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

522/2017 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, kanpoko sustapenerako diru-laguntzen 2017ko deialdia, ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programaren osagarria, onesten duena.

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko.

Gaur egun, ICEXen 2015eko datuen arabera, Nafarroako enpresen %6k baino ez dute esportatzen (2.495 enpresa zehazki). Hori dela eta, Nafarroako Nazioarteko Planak berariazko jarduketak aurreikusten ditu esportatzen duten Nafarroako enpresen kopurua handitzeko.

Ildo horretan, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak deialdia egin gogo du diru-laguntzen lerro baterako, 2017ko kanpoko sustapenerako. Deialdi honek helburu du babesa ematea nazioartera ateratzeko prozesua abian jarri nahi duten edo prozesu horren lehenengo faseetan dauden Nafarroako ETEei. Horretarako, ICEX estrategiarekin bat egiten d, nazioartera ateratzeko hasierako faseak babesten baititu ICEX Next programaren bitartez. Hartara, elkarlanean aritzen gara eta bermea dugu hautatutako enpresek beharrezko irizpideak betetzen dituztela nazioartera ateratzeko apustuak arrakasta izan dezan.

Nafarroako Foru Komunitatea nazioarteratzen laguntzeko funtsezko tresna da deialdi hau, eta zuzenean bat egiten du Nafarroaren espezializazio adimentsuaren estrategiarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kanpoko sustapenerako diru-laguntzen deialdia onestea 2017rako.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso dira.

3. 150.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 810003-81430-4709-431300 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es web orrian argitaratzea.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 5ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

Kanpoko sustapenerako 2017ko deialdia

1. oinarria. Xedea.

Oinarri hauen xedea da diru-laguntzen kontzesioa arautzea ICEX, España Exportación e Inversionesen ICEX Next programari atxiki zaizkion Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta bizkortzeko.

2. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

Enpresa eskatzaile bakoitzak diru-laguntza jaso dezake aurkeztutako 2017ko Nazioartekotze Planean sartutako sustapen ekintzengatik, eta horiekin loturiko gastuak finantzatuko dira soilik.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak eta haiei dagozkien gastu agiriak 2016ko abenduaren 16tik 2017ko urriaren 31ra bitartean egin beharko dira. Ferien kasuan, aurretik egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira, 2017. urtean feriak egiteko.

ICEX Next programan 2017an sartu diren enpresen kasuan, ICEX Next programari atxikitzeko gutuna sinatu zen egunetik 2017ko urriaren 31ra bitarte egindako gastuak izanen dira hautatzeko modukoak.

ICEX Next programan 2017a baino lehenago sartu diren enpresen kasuan, ICEX Next programan haien parte hartzea bukatu den egunera arte egindako gastuak izanen dira hautatzeko modukoak.

Ondoko gastu hauek laguntzen ahal dira diruz (“Hautatzen ahal diren gastuak” izeneko 14. eranskinean agertzen dira zehatzago):

1. Zabalkunde-sustapenerako materiala (katalogoak, eskuorriak, erakustokiak, webak, etab.).

2. Publizitatea.

3. Ferietan erakusketari gisa parte-hartzea.

4. Merkatu-prospekziorako bidaiak, komertzialak eta bezerogaien bisitak.

5. Sustapenerako ekintzak.

6. Patenteak eta markak erregistratzea.

7. Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk.

ICEX Next programaren barnean sartuta ez dauden gastuak aurkez daitezke, behar bezala justifikatzen bada ICEX Next programaren diru-laguntza ez dela aski horiek pagatzeko.

3. oinarria. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan gehienez ere 10.000 euro eman dakizkioke enpresa bati. 2015ean eta/edo 2016an deialdi honetako laguntzen onuradunak izan ziren enpresen kasuan, 2017ko deialdian ere onuradunak izanez gero, aurreko deialdien kargura ordaindutako laguntzak eta 2017an emandako zenbatekoa, batuta, ezin da 10.000 eurotik gorakoa izan.

GASTUAREN KONTZEPTUA

DIRU-LAGUNTZAREN %

GEHIENEKO
DIRU-LAGUNTZA

Merkatu-azterketarako bidaiak eta salerostekoak

%50

Bidaia-poltsaren
%50

2. oinarrian jasotako gainerako gastuak

%30

Gehieneko diru-laguntza, guztira

10.000 euro

Diruz lagundutako aurrekontuaren %60 gauzatzen ez duten enpresek (aurrekontu horren arabera kalkulatu da diru-laguntza) laguntzarako eskubidea galduko dute.

4. oinarria. Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako ETEak izan daitezke onuradunak:

a) Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuak sustatzen duen ICEX Next programan onartuak izatea. Onuradunak izan daitezke programa horretan parte hartzen jarraitzen duten bitartean. Horretan parte hartzen bukatu ondoko fakturak ez dira bilduko.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Eskaera aurkezten den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez izatea. Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da hori.

2. Betebehar horiek 5. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dituzte enpresa eskatzaileek, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte eutsi beharko diete.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dauzkala egiaztatzeko, baita kontratutako pertsonen kopurua eta kontratu mugagabeen kopurua ere, eskabide-orrian enpresek baimena emanen diote Garapen Ekonomikorako Departamentuari datu horiek diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan.

3. 2016an deialdi honetan onuradun izateak ez du bermatzen 2017an onuradun izanen dela berriz. Oinarri arautzaile hauetako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera puntuatuko dira aurkeztutako proiektuak. Kontzesioak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

5. oinarria. Eskabideak aurkeztea.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da; deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea, eta, egun berean bukatuko argitaratu ondoko hilabetean.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Nafarroako Gobernuak tramitazioa errazteko erabiltzaileari arreta emateko gune batzuk jarriko ditu behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileentzat. Gune horiek non dauden behar bezala iragarriko da zerbitzuen katalogoaren fitxan. Gune horietan, eskaera aurkezteko moduaz aholku emanen zaie, baina, aurreko paragrafoan ezarri bezala, eskaera aurkezteko behar-beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala edukitzea.

2. Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.navarra.es) eskuratzen ahal den ereduari jarraituko dio, eta agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia.

3. Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak hamar egun balioduneko epean osatzeko eskatuko dio enpresa eskatzaileari eta aditzera emanen dio horrela egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Halaber, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak eska diezaioke Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuari diruz laguntzen ahal diren ekintzak egin direla frogatzen duten agiriak aurkezteko, eskaeretan jasotako datuak egiaztatzeko asmoz.

6. oinarria. Diru-laguntzak emateko irizpideak.

–1. irizpidea: jarduketa planaren kalitatea 2017rako xedeko herrialdean edo merkatuan, 62 puntu arte.

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Posizionamendu estrategikoa

Eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion.

20

Proiektuaren helburuak

Helburuak berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta proiektua 2017an bukatzeko mugatuak.

17

2017ko ekintza plana

–Aurreikusitako ekintzen deskribapena

–Haien egutegia.

–Aurrekontua, ekintzaz ekintza xehakatua

25

–2. irizpidea: ICEX Next programan sartzeko ICEX-ek emandako puntuazioa, 20 puntu arte.

–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, 10 puntu arte.

Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean enplegua sortu eta mantentzea lehenetsiko da.

ENPRESAN DAUDEN MUGAGABEKO KONTRATUEN KOPURUA
(2015-2016 konparazio taula, abenduaren 31ko datuekin)

PUNTUAK

Kopurua gutxitu bada

0

Plantilla sendotu bada, edo %5 edo gutxiago handitu

5

%5 baino gehiago handitu bada

10

–4. irizpidea: enpresak Talentuaren PIN bankuan (www.blogpin.es) sartutako pertsonak kontratatzea edo enpresak parte hartu izana Nafarroako Nazioarteko Planaren nazioarteko praktiken programaren barrenean entitate hartzaile gisa.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAN HARTUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Pertsona bat edo gehiago enpresa bakoitzeko

5

–5. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, 3 puntu arte.

Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aintzatespenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude, 3 puntu arte. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero, 1,5 puntu arte (esate baterako: erantzukizun partekatuko eta familia eta lana bateragarri egiteko neurriak izatea, web orrian eta enpresa zabaltzeko edo sustatzeko iragarki eta dokumentuetan hizkera eta irudi ez-sexista erabiltzea, jazarpen sexualaren kasuetarako protokoloa, etab).

PLANEN EDO AINTZATESPENEN KOPURUA

PUNTUAK

Batere ez

0

Berdintasunean aurrera egiteko enpresan ezarritako praktikak

1,5

Berdintasun plana, ziurtagiria edo aintzatespena

3

7. oinarria. Diru-laguntza ematea.

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari diru-laguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak eskumena izanen du diru-laguntza emateari buruz ebazteko. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

8. oinarria. Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Frogagiriak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31n bukatuko da.

Eskatutako dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.navarra.es) dagoen justifikazio inprimakiaren arabera beteko da.

9. oinarria. Diru-laguntzaren ordainketa.

Frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubideak dakartzan betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

10. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntza jasotzen duten enpresek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntzaren xedeko ekintzak gauzatu direla egiaztatzen laguntzea, eskatzen zaizkien agiriak eta azalpenak aurkeztuta.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinaraztea 4. oinarrian eskatutako betebeharren gainean gertatzen den edozein gorabehera.

c) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

11. oinarria. Diru-laguntzen bateraezintasuna eta “de minimis” diru-laguntzen izaera.

1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

2. Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan.

Horretarako, onuradunek kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

12. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea egitea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

13. oinarria. Enpresa onuradunen gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

14. oinarria. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen zehaztasuna.

1. Zabalkunde-sustapenerako materiala.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Katalogo, eskuorri, kartel, prentsa karpeta eta informaziorako beste material batzuk, inprimatuak zein ikus-entzunezkoak, prestatu eta berrinprimatzea.
  • Salmenta-puntuetako erakustokiak.
  • Ontzien eta etiketen diseinu eta/edo egokitzapena (produktuena zein erakusgaiarena).
  • Web orriak diseinatzea eta/edo aldatzea edo handitzea, Interneteko merkataritzako atarietan produktuak saltzeko enpresari alta emateko kostua, erregistroa eta domeinua barne.

Gainera, sustapenerako materialarekin ikusteko duten testuak itzultzeko gastu guztiak bilduko dira.

Material hori guztia esportaziorako baino ez da erabiliko, eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez editatu beharko da, Espainiako enpresaren markarekin eta izenarekin.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Enpresaren opariak eta sustapenekoak.
  • Bisita-txartelak
  • Markaren diseinua eta garapena eta produktuaren garapena.
  • Enbalajeak diseinatzea eta egitea.
  • Ontziak eta etiketak prestatzea.
  • Erakusgaiak prestatzea.
  • Web orria mantentzea.
  • Enpresa merkataritzako atarietan mantentzea.
  • Postontzietako banaketa.

2. Publizitatea.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Kanporako erabilitako materiala sortzea eta jada dagoena egokitzea merkatu bakoitzerako.
  • Atzerriko hedabideetan eta Espainiako hedabideetako nazioarteko edizioan sartzeko kostua.
  • Interneteko publizitatea (adibidez: bilatzaileetan toki nabarmena izatea, kanpoko merkatuetarako).

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Espainiako merkaturako publizitatea.

3. Ferietan erakusketari gisa parte-hartzea.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Norberaren parte-hartzeak kanpoko feria edo kongresu sektorialetan, enpresa erakusketari edo egoile gisa joaten denean.
  • Beste enpresa osagarri baten edo banatzaile baten erakustokian parte-hartzeak, betiere enpresa parte-hartzailearen izena agertzen bada programan.
  • Ondorengo kontzeptuengatik sar daitezke gastuak:

1.–Inskripzio gastuak.

2.–Lekua alokatzea.

3.–Feriako katalogoan sartzeko kostua.

4.–Apaindura.

5.–Erakustokia mantentzeko gastuak.

6.–Azafatak eta interpretatzaileak.

7.–Bidaia ba enpresa bakoitzeko.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Dietak
  • Aduanako gastuak.
  • Sustapenerako produktua eta materiala garraiatzea.
  • Feriak, enpresako langileak bertan egon direla frogatzen ez bada.
  • Ferietan parte-hartzea ICEXen babesa dagoenean.

4. Merkatu-azterketarako bidaiak eta salerostekoak.

–Kontzeptu hautagarriak.

Merkatua aztertzeko eta/edo salerosketarako bidaia bakoitzeko, diru-laguntzak hotelaren gastuen erdiak (ostatu araubidean) eta bidaiarena estaliko ditu, enpresako pertsona batentzat, destinoko herrialde horretarako esleitutako bidaia-poltsaren %50eko mugara arte. Enpresako bi pertsona batera destino eta egun berberetan daudenean, bidaia-poltsa bakar bat ordainduko da.

–Salbuespenak:

  • Bidaia batean herrialde batera baino gehiagotara joaten denean, babestuko den gastua izanen da herrialderik urrunenaren poltsa.
  • Bidaiaren distantzia 250 km-tik beherakoa denean abiapuntutik destinora eta enpresak ez duenean gaua ematen destinoan, babestu beharreko gastua izanen da destinoko herrialdeari esleitu zaion bidaiarako diru-laguntzaren erdia (gehienez ere halako 4 bidaia enpresa bakoitzerako).

Atzerriko enpresa erosleen bidaiak Espainiara, enpresa bisitatzekoak, babesten ahal dira. Diru-laguntzak hotelaren gastuen erdiak (ostatu araubidean) eta bidaiarena hartuko ditu, jatorrizko herrialderako esleitutako bidaia-poltsaren %50eko mugara arte.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Espainiaren barruko bidaiak.
  • Aholkulari estrategikoaren bidaiak.
  • Ez dira joan-etorrietako gastutzat hartuko joan-etorriak.

5. Sustapenerako ekintzak.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Saltokiaren sustapenak.
  • Kanalaren sustapenak.
  • Dastatzeak.
  • Erakusketa puntualak.
  • Lehiaketetan edo kalitate sariketetan parte-hartzea.
  • Desfileak.
  • Mintegiak.
  • Erakustaldiak.
  • Jardunaldi teknikoak.
  • Harreman publikoetako agentzia kontratatzea.
  • Sustapenerako ekintzak Interneten bidez, atzerriko hizkuntza batean badira.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Beste edozein materialaren erakusgaiak bidaltzea edo prestatzea.
  • Sustapenerako opariak (kamisetak, txanoak etab.).
  • Cateringa (koktelak etab.).

6. Patenteak eta markak erregistratzea.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Patenteen eta marken nazioarteko erregistroa (nazioarteko arbitrajea auzietan, izena bilatzean, etab.).
  • Homologazioa bezeroekin edo erakunde publiko eta pribatuekin atzerrian.
  • Kalitate ziurtapenak atzerrirako.
  • ISO ziurtapenak, destinoko herrialdean edo Espainian egiaztatutako ziurtapen entitate batean. Ziurtapena Espainian egiaztatutako entitate batek ematen duenean (ENAC, Kreditazio Entitate Nazionala), hura aitortzeko alde anitzeko akordioa izan behar da (MLA. Harekin, destinoko herrialdeetako egiaztapen erakundeek aitortzen dute Espainiako entitateen egiaztapenen baliokidetasuna).

Ziurtapenen eta homologazioen kasuan, ordainketa partzialak onartzen dira dagoeneko egin diren lanengatik, baldin eta faktura bat egin bada.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Patenteak eta markak erregistratzea Espainian.
  • Zaintzako zerbitzua marka edo patentea mantentzeko.

7. Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk.

–Kontzeptu hautagarriak.

  • Nazioartera ateratzeko prozesuan enpresek dauzkaten gastuak sartuko dira, aurreko epigrafeetan biltzen ez badira eta berariaz bazterturik ez badaude.

Gastu proposamen horiek kasuaren arabera aztertuko dira, eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aurretik, idatziz eta berariaz onetsi beharko ditu. Horrek, halaber, erabakiko du gastu horiei babesa eman behar zaien ala ez, betiere Programaren Nazioarteko Planaren esparruan badaude eta enpresa kanpoko merkatura ateratzeari lotuta badaude, eta ez enpresaren funtzionamendu arruntari.

–Baztertutako kontzeptuak.

  • Agiri honetako gainerako ataletan baztertu diren gastu kontzeptu guztiak.

Oharra: enpresek aurreko ataletatik egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

15. oinarria. 2017ko bidaiarako diru-laguntza (eurotan).

HERRIALDEA

BIDAIARAKO
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GEHIENEZ (eurotan)

ALBANIA

490

ANGOLA

1.380

SAUDI ARABIA

980

ALJERIA

320

ARGENTINA

1.330

ARMENIA

820

AUSTRALIA

1.550

AZERBAIJAN

980

BANGLADESH

1.220

BIELORRUSIA

590

BOLIVIA

1.280

BOSNIA-HERZEGOVINA

430

BOTSWANA

1.360

BRASIL

1.250

BRUNEI

1.550

KAMERUN

850

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

900

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.140

TXAD

900

TXILE

1.440

TXINA

950

KOLONBIA

1.060

KONGO

1.380

HEGO KOREA

980

BOLI KOSTA

1.060

COSTA RICA

1.060

KROAZIA

490

KUBA

780

EKUADOR

1.060

AEB (ERDIALDEA)

910

AEB (EKIALDEKO KOSTA)

750

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.170

EGIPTO

660

EL SALVADOR

1.060

ARABIAR EMIRERRIAK

810

ETIOPIA

890

FILIPINAK

1.260

GABON

1.060

GEORGIA

860

GHANA

1.060

GUATEMALA

1.060

GINEA BISSAU

780

GINEA KONAKRY

820

EKUATORE GINEA

900

HONDURAS

1.060

INDIA

1.250

INDONESIA

750

IRAN

1.060

IRAK

1.100

ISLANDIA

740

ISRAEL

660

JAMAIKA

1.000

JAPONIA

1.660

JORDANIA

900

KAZAKHSTAN

990

KENIA

980

KIRGIZISTAN

1.110

KUWAIT

1.040

LIBANO

740

LIBERIA

820

LIBIA

660

MADAGASKAR

1.470

MALAYSIA

1.000

MALAWI

1.330

MALI

1.040

MAURITANIA

660

MEXIKO

910

MOLDAVIA

660

MONGOLIA

1.390

NAMIBIA

1.350

NEPAL

1.360

NIKARAGUA

1.060

NIGERIA

660

ZEELANDA BERRIA

1.630

OMAN

980

PAKISTAN

1.080

PANAMA

1.060

PARAGUAI

1.300

PERU

1.300

PUERTO RICO

820

QATAR

890

AFRIKA ERDIKO ERREP.

950

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

1.180

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

740

ERRUSIA

830

SENEGAL

740

SERBIA-MONTENEGRO

490

SINGAPUR

1.350

SIRIA

740

SOMALIA

980

SRI LANKA

1.150

HEGOAFRIKA

1.010

THAILANDIA

1.180

TAIWAN

1.250

TUNISIA

350

TURKMENISTAN

1.140

TURKIA

620

UKRAINA

480

URUGUAI

1.380

UZBEKISTAN

960

VENEZUELA

1.060

VIETNAM

1.630

YEMEN

900

ZAMBIA

1.380

ZIMBABWE

1.370

MOT.

HERRIALDEA

BIDAIARAKO
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GEHIENEZ (eurotan)

MA

MAROKO

290

MA

NORVEGIA

550

MA

SUITZA

460

EB

ALEMANIA

370

EB

AUSTRIA

490

EB

BELGIKA

330

EB

BULGARIA

740

EB

ZIPRE

570

EB

DANIMARKA

370

EB

ESLOVAKIA

450

EB

ESLOVENIA

430

EB

ESTONIA

500

EB

FINLANDIA

430

EB

FRANTZIA

390

EB

GREZIA

450

EB

HUNGARIA

570

EB

IRLANDA

350

EB

ITALIA

370

EB

LETONIA

310

EB

LITUANIA

430

EB

LUXENBURGO

390

EB

MALTA

570

EB

HERBEHEREAK

400

EB

POLONIA

570

EB

PORTUGAL

270

EB

ERRESUMA BATUA

350

EB

TXEKIAR ERREP.

570

EB

ERRUMANIA

300

EB

SUEDIA

490

Iragarkiaren kodea: F1705624