1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
69/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren babesean.
Ministroen Kontseiluak, 2017ko martxoaren 24ko bilkuran, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 58.842.500 euro izanik.
Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, xedatu zuen 119.843.000 euroko zorpetze-eragiketak egitea.
Beraz, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak eskatzen dituen baimenak izanik, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearekin bat, eta Egonkortasunari eta Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren arabera, foru agindu baten proiektua igortzen da atxikita, non Nafarroako Zorraren 27. obligazio-jaulkipenaren baldintza guztiak zehazten baitira.
Gobernuaren erabaki horrek, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak; eta ahalmena ematen diote kontseilariari erabakiak betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.
Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:
–Zenbatekoa: 58.000.000 euro.
–Instrumentazioa: obligazio arruntak (bakoitza, 1.000 euroko balio nominalekoa). Kontuko idaztoharren bidez adieraziko dira.
–Jaulkipen data: 2017ko maiatzaren 29a.
–Amortizazioa: parean, 2029ko maiatzaren 29a.
–Jaulkipen prezioa: %100.
–Interes tasa: finkoa, %1,747 urtean (Egun/egun). MFBD-non ajusted.
–Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko maiatzaren 29an.
2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.
Finantza entitate esleipen-hartzaileak jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko du; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko du.
3. artikulua. Likidezia.
Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.
4. artikulua. Tratamendu fiskala.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat, interesen kontzeptuko errendimenduek atxikipena izanen dute, indarreko legezko araudiari jarraituz. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik egitea, ez eta konturako diru-sarrerarik egitea ere, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.
5. artikulua. Jaulkipenaren produktua eta gastuak.
Jaulkipen honen produktu guztia 2017ko martxoaren 29ko Erabakian ezarritako helbururako erabiliko da, eta 2017ko diru-sarreren aurrekontuko 110001 11430 9000 000000 partidari aplikatuko zaio (Nafarroako zorraren jaulkipenak).
Jaulkipenari lotutako gastuak 2017ko gastuen aurrekontuko “Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta kitatzeko gastuak” izeneko 110001-11430-3010-951100 partidaren kargura izanen dira.
Jaulkipenaren interesak 2018tik 2029ra bitarteko ekitaldietako (bi ekitaldi horiek barne) gastuen aurrekontuetan bidezko den partidari aplikatuko zaizkio, hain zuzen, 2017ko gastuen aurrekontuko “Nafarroako zorraren interesak” izeneko 110001 11430 3000 951100 partidaren baliokideari.
Jaulkipenaren amortizazioa 2029ko gastuen aurrekontuetan bidezko den partidari aplikatuko zaizkio, hain zuzen, 2017ko gastuen aurrekontuko “Zor publikoaren amortizazioa” izeneko 110001 11430 9020 951100 partidaren baliokideari.
AZKEN XEDAPENA
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 18an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1706116