10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Prezio publikoak, tasak, kargak, zergak
eta kontribuzioak 2017ko ekitaldirako. Onespena

Girgillaoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

1. 2017ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren zenbatekoak, karga-tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei eta tasei dagokienez:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,35, katastroko balioen gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,60, katastroko balioen gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,4ko karga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1.–Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Luzatzen den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agiriak konpultsatzea: 0,30 euro.

2.–Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3.–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra lizentziak eskatzea: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

–Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.

–Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

–Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Etxarren Girgillaon, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1615001