10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 5(e)koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, deialdia egiten da 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautzen dituen eta zenbait ikastetxeri haiek emateko baimena ematen dien Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren (e)ko /2016 Foru Aginduak ezartzen duenez, deialdi baten bidez ezarriko da programa horietan sartzeko edo ateratzeko araua.

Hezkuntza Departamentuak deialdi hau ezarri du ikastetxeen autonomia eta malgutasuna bultzatzeko, beren proiektu pedagogikoa eta beren hizkuntza proiektua garatzeko tenorean.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean deialdia proposatu du 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdia egitea 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko, ebazpen honen 1. eranskinean ezartzen den prozedurari jarraikiz.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 5ean.–Hezkuntzako Zuzendari Nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

DEIALDIA, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko

Lehen oinarria.–Ikastetxe hartzaileak eta bete beharreko baldintzak.

1. 2017-2018 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko baimena eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, deialdi honetara aurkezten badira eta haren baldintzak betetzen badituzte.

2. Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak eman nahi dituzten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

–Klaustroa (3. eranskina).

–Eskola Kontseilua (4. eranskina).

2.2. Hautatutako atzerriko hizkuntzan ikasteko programa baten proiektua prestatzea. Honako atal hauek garatuko dira:

2.2.1. Programa ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2017-2018):

–Atzerriko hizkuntzan emateko edukiak eta asteko ordu banaketa.

–Programaren ezarpenean parte hartuko duten irakasleen zerrenda eta profila.

–Programaren antolaketari buruzko datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

–Programa emanen duten irakasleendako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

–Programaren koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

2.2.2. Programa hurrengo ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

–Aurreikuspenen arabera, atzerriko hizkuntzan emanen diren irakasgaiak.

–Aurreikuspenen arabera, programa emateko izanen diren lanpostuen zerrenda.

–Egiaztapenerako proposamena, ziurtagiririk izan gabe etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten ikastetxeko irakasleendako, hala behar denean.

3. Atzerriko hizkuntzak ikasteko programak utzi nahi dituzten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

–Klaustroa (5. eranskina).

–Eskola Kontseiluak (6. eranskina).

3.2. Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko plana prestatzea. Honako atal hauek garatuko dira:

–Programatik ateratzeko arrazoiak.

–Ikastetxeko xede linguistikoen planteamendua.

–Aurreikuspenen arabera, programatik atera ondoko lanpostuen zerrenda.

–Programa azkentzeko prozesuaren egutegia, ikasturtez ikasturte.

Bigarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1. Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira sartzeko nahiz ateratzeko baimena lortzeko eskabidea (2. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzak egina, eta hurrengo atalean aipatzen diren frogagiri guztiak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

2. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Programan sartzeko eta ateratzeko hurrenez hurren 2.1 eta 3.1 puntuetan aipatzen den onespenaren aktak.

b) Programan sartzeko proiektua edo ateratzeko plana, hurrenez hurren 2.2 eta 3.2 puntuetan aipatzen direnak.

Hirugarren oinarria.–Baimentzeko batzordea eta deialdiaren ebazpena.

1. Sartzeko nahiz ateratzeko baimena lortzeko, Hezkuntza Departamentuak Baimentzeko Batzordea eratuko du, kide hauekin:

–Lehendakaria: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak emandako eskuordetzea duena.

–Batzordekideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko atal bereko bi teknikari.

2. Atala baimentzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostena.

3. Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen du.

2. ERANSKINA

Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko baimenaren eskaera.

3. ERANSKINA

Klaustroak programari emandako onespenaren akta.

4. ERANSKINA

Eskola kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta.

5. ERANSKINA

Klaustroak programatik ateratzeari emandako onespenaren akta.

6. ERANSKINA

Eskola kontseiluak programatik ateratzeari emandako onespenaren akta.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1700224