1. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE-10 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE-10 exekuzio unitateko eremuan, Iratxeko Monasterioaren babes eremuan, Bodegas Irache SLk sustaturik, eta Myriam Lander Andueza arkitektoak eta Luis Irisarri Nagore abokatuak prestaturik; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71, 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa denez gero.

2.–Udal Planean onetsi den aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.

Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurrean egon dadin jarritako epean.

3.–Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa puntual hau behin betiko onesteko agirian, hura prestatzen dutenek sartu beharko dituzte Miguel Ángel Casado Larrasoain udal arkitektoak 2016ko abenduaren 14ko txostenean azaldutako zuzenketak eta dokumentazio grafikoa.

Aiegin, 2016ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1614477