1. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2.–Herritarren partaidetza sustatu asmoz, 40.000 euroko kontu-sail bat sortu da. Haren xedea jendaurreko aldian zehaztu beharko da eta hain zuen ere, irekia dago epe hori Aiegiko herritarrek beraien iradokizunak aurkez ditzaten, bai eta udalerriko talde eta elkarteek ere, libreki sustatu ahalko baitute eta bideratu kontu-sail hori, bidezko juzgatzen dituzten inbertsioak, obrak, kultur jarduerak eta abar egiteko. Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, toki administrazio honi beraien proposamenak edo iradokizunak jakinarazteko. Orobat, web orrian atal berezi edo leiho bat jarriko da xede horrekin.

3.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2016ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1614471