2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Arruazuko Udalak, 2016ko abenduaren 12an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1614514