2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoen gaineko ordenantzan.
Hasierako onespena
Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak, 2016ko abenduaren 1ean egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzako aldaketa, II. tituluko III. kapituluko 19 eta 20. artikuluetan, “materia organikoaren” erreferentziak ezabatzeari buruzkoa. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan xedatuarekin bat. Epe horretan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.
Agoitzen, 2016ko abenduaren 2an.–Mankomunitateko lehendakaria, María Isabel Cañada Zorrilla.
Iragarkiaren kodea: L1614472