2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko Plan Partzialeko aldaketa, Zizur Nagusiko Udalak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.4 artikuluetan xedatuta aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2016ko abenduaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1614409