2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Aldaketak aurrekontuan, 1 - 4/2016. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, 1.etik 4.era bitarteko aldaketak hasiera batez onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarria eta kreditu bereziak sortzeko.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketak behin betiko onetsiko dira.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, lehenengo lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Untzitin, 2016ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1614470