1. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

2017ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Untzitiko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

2017ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko, tarifa eta tasa fiskalak onestea, bai eta azken horiek ezartzeko eta ordenatzeko ordenantza fiskalak eta orokorrak ere.

Erabaki hau hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2017ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Untzitin, 2016ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1614454