2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Kale Nagusiko 89. zenbakiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 4an egin bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hau dio haren xedapen zatiak:
1. Hasiera batean onestea Tetyana Pavlenko andreak sustatu duen xehetasun azterlana, kale Nagusiko 89an (5. poligonoko 568. lurzatian) dagoen eraikina zaharberritzeko; horren helburua da eraikinaren bolumenak birdefinitzea, halako moldez non estalkiaren isurkia era uniformean iristen den kalearen lerrora eraikinaren fronte osoan, Aser Longás arkitektoak prestatu duen agiriaren arabera (2016ko urriaren 12ko agiria).
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Zangozan, 2016ko abenduaren 16an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1614451