2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Interesdunen epatzea, 16-02747 gora jotzeko errekurtsoan
Gora jotzeko 16-02747 errekurtsoa jasorik, Jesús Olangua Beroizek aurkeztu baitu Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mañeruko Udaleko Alkatetzaren 2016ko irailaren 28ko ebazpen baten aurka, ebazpen hark ukatzen baitzuen kafearen eta olioaren kaleko salmentarako baimena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Mañerun, 2016ko abenduaren 19an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1614464