1. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Armarri berrien onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2016ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, Udalaren armarri berriak onetsi zituen. Argitalpen honen 1. eranskinean daude horiek.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean. Departamentuan dagokion Toki Administrazioko Zerbitzuari jakinaraziko zaio, Nafarroako Gobernuak onets dezan, eta onespen hori emantzat joko da, hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan xedatuarekin bat.

Lizoainen, 2016ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

1. ERANSKINA

L1614467_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1614467