2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Udalak, 2016ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa, legez behar den zinegotzien gehiengoarekin.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu dokumentua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.
Cabanillasen, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1614481