1. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hautetsien ordainsaria

Burgiko Udalak, 2016ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa ikusirik.

Azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legea azterturik, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezarri dituena, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 124/2016 Ebazpenak garatua. Ebazpen horretan ezartzen da udalek urte batean jaso dezaketen gehieneko ekarpena, konpentsazio gisa pagatzeko udalkideak denbora osoan edo partzialean karguan aritzeagatik, edo bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, 2016an kargu publikoan aritzearen ondorio zuzenak direnak, udalkideen kopuruaren arabera. 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 11.013,22 eurokoa da.

Hori dena ikusirik, Udalak aho batez erabaki du araubide hau ezartzea, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituela: Alkatea eta zinegotzia: osoko bilkuretara joateagatik eta aurreko prestaketa lanak egiteagatik, barne dagoela Udaleko bilkuretara eta Erronkariko Ibaxaren Batzordera joatea, bilerak egitea Hondakinen Mankomunitatearekin, Cederna Garalurrekin eta Udalarekin lotutako beste entitate batzuekin, eta, orobat, bilkura bakoitzaren aurreko hiruhilekoan tramitatutako jarduketa guztiengatik: 500 euro bilkurako eta, gehienez ere, 2.202,65 euro urtean.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1614463