99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Mugikorretarako aplikazioaren euskarria erabiltzeko prezio publikoaren onespena

Artaxoako Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados zirela, onetsi zuen “Artaxoa gaur egun” mugikorretarako aplikazioaren euskarria publizitaterako erabiltzeko prezio publikoa: 50 euro iragarki eta urte bakoitzeko, eta urtean bi aldiz alda daiteke iragarkia. Aplikazioaren titularra Artaxoako Udala da.

Udalaren esku dagoen JEZean azaltzen diren datuen arabera, Artaxoan kokaturik dauden merkatariak edo negozioen titularrak dira subjektu pasiboak.

Ordainketa iragarkia argitaratu aurretik egin behar da. Berritu nahi ez denean, hilabete bateko epean gaztigatu behar da mugaeguna bete aurretik.

Udalak ez du erantzukizuna bere gain hartzen gerta litezkeen erreklamazio eta arazo juridikoen aurrean, eta bere egiten du iragarkia ez argitaratzeko eskubidea, inoren izena belzten, iraintzen, baztertzen bada, edo eduki sexuala badu edo ez badago argi legearen araberakoa den.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Artaxoan, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1606031