2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Hiri jarduerako plan berezia Aresoko 1. poligonoko 65. lurzatian. Hasierako onespena
Aresoko Udalak, 2016ko maiatzaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezia Aresoko 1. poligonoko 65. lurzatian, Txomin Artola Arraiagok sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Areson, 2016ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1605936