99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa puntuala Udal Planeko egiturazko determinazioetan Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2016ko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Arantzako Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioetan. Horren xedea da 5. poligonoko 236. katastro lurzatiaren azpisailkapena aldatzea. Gaur egun lurzoru urbanizaezinaren barnean dago, “oihan lurzoru” gisa eta, aldaketaren ondoren, emankortasun ertainekoa izatera pasatuko da. Eskaera Jose M. Almandoz Telletxea jaunak sustatua da eta agiria Jokin Pastor Arriazu arkitekto tekniko jaunak sinatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arantzan, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1606102