99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 59/2016 prozedura

Ramona González Abin andrea, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Mutua Asepeyok eskaturik diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta La Cocina de Antaño SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 59/2016 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Autoa eman duen magistratua: Fernando Breñosa Álvarez de Miranda jauna.

Bilbon (Bizkaia), 2016ko apirilaren 14an.

Xedapen zatia:

1.–Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2015eko irailaren 8ko epaia, Mutua Asepeyok Cocina de Antaño SLren aurka eskatutakoa.

2.–Abiarazitako betearazpenaren zenbateko nagusia 7.633,36 euro dira, gehi 1.221,33 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zorduneko langileen legezko ordezkariei eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari.

Aurkaratzeko bidea: epaileari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Bulego Judizialean, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, errekurtsogilearen ustez ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, LJLaren 239. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, sindikatuak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Magistratuaren sinadura.

Dekretatzen dut:

Eman duen Justizia Administrazioaren letradua: Ramona González Abin andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2016ko apirilaren 14an.

Xedapen zatia:

1.–Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote zordunari, hots, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Cocina de Antaño SLri: 7.633,36 euro zorraren zenbateko nagusi gisa, gehi 1.221,33 euro interesen eta kostuen ordainean, behin-behinekoz kalkulatuta, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Halaber, betearazpenpeko alderdiak bankuetan, kutxetan edo gordailu, kreditu, aurrezki eta finantzaketako beste entitate batzuetan bere alde dituen saldoen enbargoa dekretatzen da, aurreko atalean adierazitako kopuruak berdindu arte. Telematika bidez eginen da enbargoa, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuaren bidez.

2.–Balio beza ebazpen honek Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioarentzako manamendu gisa, enbargoa egin dezan, Kudeaketa Prozesaleko Kidegoko funtzionario batek lagunduta. Ondasunak atxikitzerakoan, legez ezarritako hurrenkera eta mugak errespetatu behar dira.

3.–Betearazpenpeko alderdiaren ondasunak iker daitezela, Puntu Neutro Judizialaren bitartez, eta igor bitez behar diren exhorto, ofizio eta manamenduak zordunaren ondasunak ezagutzeko eta enbargoaren eraginkortasunerako.

4.–Betearazpeneko diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin.

Adierazpen horretan, bere ondasunen gain eskubideren bat duten pertsonak ere aipatu behar ditu, halakorik bada, eta bere ondasunak beste prozesuren bati lotuta badaude, zein prozesu den zehaztu behar du.

Halaber, irabazpidezko ondasunak ala pribatiboak diren adierazi behar du, haien kargak zehaztu, eta, kasua bada, kreditu bermatuen zenbatekoa adierazi behar du.

5.–Zordunari ohartaraz bekio betearazten den tituluan ezarritako betebeharra betetzen ez badu eta horretarako bidezko arrazoirik ez badago, atzeratzen den egun bakoitzeko 300 eurorainoko diru kopurua ordaintzeko betebeharra ezartzen ahalko zaiola.

6.–Betearazpena eskatzen duen idazkiarekin eta betearazten den ebazpenaren lekukotzarekin, osa bedi pieza banandua betearazpena tramitatzeko.

7.–Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta La Cocina de Antaño SLri legezko jakinarazpena eta errekerimendua egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2016ko apirilaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Ramona González Abin.

Iragarkiaren kodea: J1604953