4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 228/2015 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
38/16 epaia.
–Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás jauna.
–Barruti judiziala: Tutera.
–Eguna: 2016ko apirilaren 21a.
–Alderdi demandatzailea:
- Mapfre Familiar.
- Prokuradorea: Fernando Laseca Arellano jauna.
- Abokatua: Enrique Alonso Núñez jauna.
–Alderdi demandatua: Cellim Subirana Toledo jauna.
Judizioaren gaia: aseguratzailearen berreskaera-ekintza. Edari alkoholdunen eraginpean gidatzea.
Epaitza: osorik ezestea Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak, Mapfre Familiar SAren izenean eta hura ordezkatuz, Cellim Subirana Toledo jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Auzi-jartzailea kostuak ordaintzera kondenatzen dut berariaz.
Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.
Eraman bedi jatorrizkoa Epaien Liburura, eta utzi lekukotza nahikoa jatorrizko autoetan.
Epai honek ez du gauza epaituaren ondoriorik sortzen eta, haren aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke jakinarazpenaren ondoko bost egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epaile magistratua.
Eta Cellim Subirana Toledori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2016ko apirilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1604890