99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 79/2016 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000079/2016 prozesuan judizioaren data ezartzeko antolaketarako eginbidea eman da, baita alderdiaren galdeketaren frogarako eta agirien errekerimendua egiteko autoa ere, 2016ko apirilaren 21ean, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Confecciones Chile SAri zitazioa eta errekerimendua egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut 2016ko irailaren 16ko 11:00etan eginen den judiziora ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko apirilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1604884