99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1152/15 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Iberdrola Clientes SAk eskaturik, Ricarda González Floresen aurka, 556,74 euroren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Iberdrola Clientes SAk eskaturik bideratu dena Ricarda González Floresen aurka, 556,74 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Ricarda González Floresi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko apirilaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1605014