99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 460/2014 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, guraso-ahala kentzea dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

47/2016 epaia.

Lizarran, 2016ko apirilaren 21ean.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako judizio arruntaren autoak aztertu ditut, guraso-ahala kentzearen gainekoak, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. María Victoria Da Cruz Morais andreak sustatu du auzia, Marta Muro Moreno prokuradore andreak ordezkatuta eta Carolina Salvador Pisón legelari andreak lagunduta, auzi-ihesean deklaratu den Salvador Manuel Couto Ramos jaunaren aurka. Fiskaltzak esku hartu du, adingabeen interesa ordezkatuz. Hona hemen emandako.

Epaitza:

Baiesten dut M.ª Vitoria da Cruz Morais andreak prozesuan duen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean deklaratutako Salvador Manuel Couto Ramos jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez:

1.–Salvador Manuel Couto Ramos jaunak bere seme Adriano Elioenai Morais Camposen gaineko guraso-ahala galdu du.

2.–Salvador Manuel Couto Ramos jaunak mantenua eman beharko dio semeari, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko ekainaren 30eko 111/2011 epaiak ezarri bezala.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio komunikazioa erregistro zibil egokiari, honen lekukotzarekin batean, orri-bazterreko ohar egokia egin dezan adingabearen jaiotzaren inskripzioan, eta epaitegi honi igorri behar zaio egindako idatzoharraren aktaren lekukotza.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, betiere ohartarazita ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta hogei egun balioduneko epean, jakinarazten denetik aurrera; bertan aurkaratzeak oinarri dituen alegazioak jaso beharko dira, apelatzen den ebazpena eta aurkaratzen diren adierazpenak aipatzeaz gainera (PZLaren 458. artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko, non errekurtsogilea ez den Fiskaltza.

Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epaitegi honetako epai liburuan.

Eta Salvador Manuel Couto Camposi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko apirilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Otero del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1604958