2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Fakturazio elektronikoaren gaineko ordenantza.
Behin betiko onespena
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza, 2016ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 1ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Arantzan, 2016ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Mentxu Peña Lizarazu.
5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO ORDENANTZA
Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.
Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Indarra hartzea.
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako epea iraganik hartuko du indarra, lege horren 325.1 artikuluaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L1605941