99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

63/2016 EBAZPENA, otsaialren 24koa, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, 2016ko bainu denboraldia eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen, eta gure barne zuzenbidean sartu da, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.

Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den 1341/2007 Errege Dekretu horren xedeak dira bainuko uretarako osasun irizpideak ezartzea, ingurumenaren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza, eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.

Errege dekretu horren 3. artikuluan agintarien definizio batzuk sartu dira, besteak beste osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan agindu horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio osasun agintaritza betetzea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak, banakakoen eta gizataldeen osasunaren arloan.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko osasun arloko administrazioek osasun publikoarekin lotura duten jarduketak garatuko dituztela, eta a) atalean, ingurumenaren gaineko ardura zehazten du, giza osasunean izan dezakeen eraginaren aldetik. Horren barrenean sartzen da uraren ziklo integrala kontrolatu eta hobetzea, baita aisiarako erabiltzen denean ere.

Aipatutako xedapenekin bat, Osasun Departamentuarena da 1341/2007 Errege Dekretuan araututako zenbait alderdiren gaineko eskumena eta, zehazki, bainurako eremuak, laginak hartzeko tokiak, kontrolerako egutegia eta bainurako denboraldia ezartzea eta zentsu ofizialeko altak eta bajak proposatzea.

Errege dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasun eta Kontsumo Ministerioak (egun Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa) 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.

1341/2007 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluak zehazten du zer maiztasunarekin egin behar diren kontrol analitikoak eta nola zehaztu begiz bainurako urak behar dituen kalitate parametroak. Bestalde, 4.3.b) artikuluak zehazten du urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehenago, agintaritza eskudunek kontrol egutegia zehaztuko dutela laginak hartzeko puntu bakoitzeko.

1341/2007 Errege Dekretuaren 4.4 artikuluak adierazten du hasierako zentsu ofiziala izanen dela errege dekretu hori argitaratu ondoko bainurako lehen denboraldiari dagokiona.

Artikulu hori aplikatu beharrez, Osasuneko zuzendari nagusiak eman zuen martxoaren 25eko 653/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, 2009ko bainu denboraldia eta laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia onetsi ziren. Osasuneko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 57/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen zentsu ofiziala, bainurako beste eremu bat erantsi baitzen Allingo udalerrian, Urederra ibaia 2 izenekoa, bai eta laginak hartzeko beste toki bat ere, Lerateko bainurako eremuan (Gesalatz), laginak hartzeko “Hondartza” 2 izenekoa. Hartara, zentsua 1. eranskinean jasotzen den bezala gelditu zen.

Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku uzten da eskumen batzuen erabilera. Horri jarraituz, organo horri dagokio bainurako ur naturalen eremuaren zentsu ofiziala, kontroleko urteko egutegia, laginketa egiteko puntuak eta bainu denboraldia onestea, bai eta osasunerako arriskuengatik bainatzeko ezartzen diren debekuak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. 1 artikuluan eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenean (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku zenbait eskumenen erabilera utzi zuen) ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Komunitateko baldintza meteorologiko bereziak direla-eta, bainurako denboraldia 2016an ondoko hau izanen da:

–2016ko maiatzaren 30etik irailaren 15era, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2016ko uztailaren 11tik abuztuaren 31ra, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).

2. Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2016ko bainurako denboraldikoa, onestea. Hau da:

–Hasierako laginketa:

Ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainurako denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako uren lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.

Hasierako laginketa honela eginen da:

  • 2016ko maiatzaren 23an bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (laginketa-gune bietan) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
  • 2016ko ekainaren 27an bainurako eremu hauetan: Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).
  • 2016ko ekainaren 28an bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena),

–Kontrol programatua:

2016ko bainurako denboraldian, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, uraren zortzi lagin gutxienez hartuko dira, egun hauetan:

  • 2016ko maiatzaren 31n, ekainaren 14an eta 28an, uztailaren 12an eta 26an, abuztuaren 9an eta 23an eta irailaren 6an bainurako eremu hauetan: Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (laginketa-gune bietan), Pulguer baltsa 1 (Tutera) eta Morea baltsa 1 (Beriain).
  • Gainerako bainurako eremuetan, 2016ko bainurako denboraldian, uztailean eta abuztuan uraren lau lagin gutxienez hartuko dira, egun hauetan:
  • Uztailaren 11n eta 18an; abuztuaren 1ean, 8an eta 22an bainurako eremu hauetan: Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).
  • 2016ko uztailaren 12an eta 26an; abuztuaren 9an eta 23an bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena).

3. Informazio osoa honako hauen web orrialdeetan ikusten ahal da: Osasun Ministerioarenean, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna delakoan (“Náyade” Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarenean (“Ura Nafarroan” bainuko urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.

4. Jasota gelditzea denboraldi honetan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 62/2016 Ebazpena eman dela, Otsagabiko Anduña ibaia 1 bainurako eremurako. Bertan, gomendatzen da bainurik ez hartzea uraren kalitatea behar adinakoa ez den bitartean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzura, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Ebroko Ur Konfederaziora, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketako zuzendaritzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Allingo, Ameskoabarrengo, Burgiko, Zarrakazteluko, Lizarrako, Beriaingo, Gesalazko, Nabaskozeko, Otsagabiko, Tuterako eta Uztarrozeko udalei, eta Artabiako, Lerateko, Nabaskozeko, eta Zudairiko kontzejuei, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoari; halaber, aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala

KONTZEJUA

UDALERRIA

BAINURAKO EREMUAREN IZENA

LAGINKETA-GUNEA

X_UTM ETRS89

Y_UTM ETRS89

INFORMAZIO NAZIONALEKO SISTEMAREN KODEA

1

Artabia

Allin

Urederra ibaia 2

Ibaiko igerilekua

575187

4731752

ES22000011C31011A1

2

Beriain

Morea baltsa 1

Morea baltsa

611707

4731866

ES22000109C31109A1

3

Burgi

Ezka ibaia 1

Presa

663443

4731528

ES22000059C31059A1

4

Zarrakaztelu

Aragoi ibaia 1

Presa

630151

4695037

ES22000067C31067A1

5

Lizarra

Manantial Agua Salada 1

Pileta

578844

4724503

ES22000097C31097A1

6

Lerate

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Alor biribila

587142

4730533

ES22000120C31120A1

Hondartza

586989

4730458

ES22000120C31120A2

7

Nabaskoze

Benasako arroila 1

Ibaiko igerilekua

653819

4729984

ES22000181C31181A1

8

Otsagabia

Anduña ibaia 1

Ibaiko igerilekua

656555

4752738

ES22000185C31185A1

9

Tutera

Pulguer baltsa 1

Pulguer baltsa

607020

4656525

ES22000232C31232A1

10

Uztarroze

Uztarroze ibaia 1

Ibaiko igerilekua

668042

4751018

ES22000247C31247A1

11

Zudairi

Ameskoabarrena

Urederra ibaia 1

Zentrala

571209

4736463

ES22000013C31013A1

F1604977

Iragarkiaren kodea: F1604977