2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Xehetasun azterlana Mayor karrikako 34an. Behin betiko onespena
Torralba del Ríoko Udalak, 2016ko maiatzaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, etxebizitza handitzeko Mayor karrikako 34an, 2. poligonoko 98. eta 99. lurzatietan, Javier Ruiz de Gaona Carlosek sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Torralba del Rion, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.
Iragarkiaren kodea: L1606113