2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2016ko maiatzaren 6an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Sunbillako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketak egitea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Sunbillan, 2016ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1606105