2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Alkatetzaren 42/2016 Ebazpena, behin-behineko baimena ematen diona Construcciones Naolsa, SL sozietateari.
Honen bidez jakinarazten da Alkatetzaren apirilaren 21eko 42/2016 Ebazpenaren bidez ondotik ematen den erabakia hartu dela:
“Lehena.–Behin-behineko baimena ematea Construcciones Naolsa, SL sozietateari, Pitillasko 2. poligonoko 3. lurzatian (avenida de Navarra, z/g), lurzatiaren itxitura manten dezan biltegia eraikitzeko proiektuari jarraikiz, aurkeztu eta EHAEOk 2014/10/28an ikus-onetsitakoari.
Lerrokadura 6,20 metrotara finkatu da kanpoko marra zuriaren kanpoaldetik, eta erreferentzia hori hartu behar da lurzatiaren bi muturretan.
Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 204.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ukituak izan daitezkeen pertsona eta administrazioei jakinaraztea.”
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 204.8 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Pitillasen, 2016ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1605938