99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

2016ko aurrekontuetan ageri diren hutsegiteen zuzenketa.
Behin betiko onespena

2016ko apirilaren 28an argitaraturiko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 81. zenbakian ageri den bezala, 2016ko aurrekontu orokorreko zenbait hutsegiteren zuzenketaren hasierako onespena egin da. Onespen horrek ez duelako alegaziorik jaso, behin betiko onetsi da eta zuzenketak argitaratzen dira. Jarraian heldu dena zuzena da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 19.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 31.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 21.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 71.600,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
67.410,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.190,00 euro.

Gastuak, guztira: 71.600,00 euro.

Lizarragan, 2016ko maiatzaren 17an.–Presidentea, Xabier Senar Veiga.

Iragarkiaren kodea: L1605985