2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Herrilurren okupazioa
Larragako Udalak, 2016ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Herrilurren okupazioa baimentzea, Arga-Ega Adarra (AEA) eraikitzeko obren indusketen hondarrak botatzeko hondakindegia ezartzeko, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko lehenengo fasea handitzeko obren barnean. Sustatzailea Obrascon Huarte Lain SA eta Aquambiente Servicios para el Sector del Agua SAU (AEA ABEE) dira eta okupazioa eginen da 3. poligonoko 1085. herrilurzatian, I eta J letretan.
2. Aipatu okupazioa gobernatuko duen baldintza-agiria onestea.
3. Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta behar den iragarkia Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.
Larragan, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1606087