2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
2/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2015 aldaketa: Kreditu berezia
GASTUAK:
1.452.62300 kontu-saila. Kiroletarako materiala erostea. Zenbatekoa: 2.000 euro.
Finantzabidea:
–Kreditua deuseztatzea gastuen kontu-sail honetan: 1.533.69000. Oihangintzako lanak. Zenbatekoa: 2.000 euro.
Genevillan, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.
Iragarkiaren kodea: L1606072